diodo argi-igorle
- 1. Elektron.
- sin. LED diodo
Material erdieroalez egindako diodoa, energia elektrikoa argi-erradiazio bihurtzen duena bere pn juntura zuzenean polarizatuta dagoenean. Korronteak zeharkatzen duenean, argi-erradiazio inkoherentea igortzen du. Erradiazioa argi ikusgaia edo infragorria edo ultramorea izan daiteke. Gaur egun, argi gorria, berdea, horia (eta, hiruen konbinazioaz, zuria) eta urdina igortzen duten LED diodoak fabrikatzen dira, material ez-organikoz eta material organikoz (OLED izenekoak) eginak. XX. mendeko bigarren erdialdean hasi ziren erabiltzen, eta gero eta erabilera gehiago dute: gailu digitaletan (adibidez, kalkulagailuetan, karaktereak bistaratzeko), urrutiko aginteetan, seinalizazio-gailuetan, informazio-paneletan eta egoera adierazteko argizko adierazleetan (itzalita/piztuta). Telefono mugikorren eta antzeko gailuen kristal likidozko pantailak argiztatzeko ere erabiltzen dira. XXI. mendearen hasieraz geroztik errepideetako zirkulazio-argietan eta ibilgailuetako argietan ere hasi da erabiltzen, eta esku-argi txikietan ere LEDek ordezkatu dituzte ohiko goritasun-lanparak.
1. Elektron.
- 1. Elektron.
- Material erdieroalez egindako diodoa, energia elektrikoa argi-erradiazio bihurtzen duena bere pn juntura zuzenean polarizatuta dagoenean. Korronteak zeharkatzen duenean, argi-erradiazio inkoherentea igortzen du. Erradiazioa argi ikusgaia edo infragorria edo ultramorea izan daiteke. Gaur egun, argi gorria, berdea, horia (eta, hiruen konbinazioaz, zuria) eta urdina igortzen duten LED diodoak fabrikatzen dira, material ez-organikoz eta material organikoz (OLED izenekoak) eginak. XX. mendeko bigarren erdialdean hasi ziren erabiltzen, eta gero eta erabilera gehiago dute: gailu digitaletan (adibidez, kalkulagailuetan, karaktereak bistaratzeko), urrutiko aginteetan, seinalizazio-gailuetan, informazio-paneletan eta egoera adierazteko argizko adierazleetan (itzalita/piztuta). Telefono mugikorren eta antzeko gailuen kristal likidozko pantailak argiztatzeko ere erabiltzen dira. XXI. mendearen hasieraz geroztik errepideetako zirkulazio-argietan eta ibilgailuetako argietan ere hasi da erabiltzen, eta esku-argi txikietan ere LEDek ordezkatu dituzte ohiko goritasun-lanparak.
LED diodoa Edit
Egilea: Unai Ugalde Olea
Diodo argi-igorlea (ingelesez, LED: light-emitting diode) zuzeneko polarizazioan egonda argia igortzen duen diodoa da. Izan ere, diodoen jardueraren oinarria diren pn junturak egokiro diseinatuz, elektroi-hutsune birkonbinazioek uhin-luzera jakin bateko fotoiak aska ditzakete. Aipatzekoa da silizioak maiztasun infragorriko fotoiak igortzen dituenez, argi ikusgaia (edo ultramorea) igortzen duten LEDak fabrikatzeko, bestelako material erdieroaleak erabili behar direla.
Zenbait LED elkarlanean aritzeko prest (iturria: http://www.flickr.com/photos/lodefink)
Aspaldidanik erabiltzen dira ekipo elektronikoetan, adierazle modura (argi ikusgaia igorriz), edo, esate baterako, telebisten urrutiko aginteetan (infragorria) eta edatekoen esterilizazioan (ultramorea). Hala ere, gero eta ugariagoak dira bestelako aplikazio zabalagoetan; adibidez, osagai modura kartel iragarleetan edo zirkulazio-seinaleztapenetan (gurean, zebra-pasaguneetako oinezkoentzakoetan, bereziki).
Zirkulazio-seinaleztapena LED bitartez (Suedian)